XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EK-ko helikopteroari Armada federalekoek ez ziotela tiro egin zihurtatu zuten

BEOGRAD

Jugoslaviako Defentsa ministeritzak esan zuenez Armada federalak Henry Wejnaents Europako Komunitateko delegatua zeraman helikopteroari ez zion tiro egin.

Helikopteroak joan zen ostiralen erasoa jasan zuen, ustez armada jugoslaviarrak tiro egitean.

Defentsa ministeritzak adierazi zuenez Kroaziako Goardia Nazionalaren irrati komunikazio batean V zona militarreko buruzagiaren kontra erasoa egin behar zutela aditu zuten.

Defentsa ministeritzak esan zuenez kroaziarrek helikopteroak nahastu eta EK-ko delegatua zeramanari tiro egin zioten.

Alemaniako Atzerri ministeritzak Armada federala EK-ko delegatua zeraman helikopteroari tiro egiteaz akusatu zuen.

Inor zauritu ez bazuten ere Jugoslaviako Defentsa ministeritzak eta EK-ko arduradunek ezin izan zuten zehaztu non gertatu zen erasoa.

Goardia Nazionalaren iturriek azaldu zutenez herenegun borroka gogorrak izan ziren Zagreb, Kroaziako hiriburutik 50 kilometrotara dagoen Glina hirian.

Nahiz eta Hagan atzo hasi zen Jugoslaviaren inguruko bake konferentzia Armada federala eta Goardioa Nazionala Zagreb eta Beograd hiriak lotzen dituen autobidea kontrolatzeko borrokan ari ziren.

Autobidea Okucanin hirian moztuta zegoen, Zagreb-etik 120 kilometrotara.

Bestalde serbiarrek inguraturik zuten Osijek hiriko ospitaleko zuzenadariak azaldu zuenez 22 lagunen zerraldoak eta 10 zauritu eritetxean sartu zituzten inguruko herriei egindako erasoen ondorioz.